XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asteburu zoragarria

Tori, Kizkur.

Hau zuretzat da.

Kizkur katu jakintsua eta dotorea da.

Miatzun bizi da.

Bere familia oso ezaguna da herrian.

Orain Kizkur eskolatik dator eta etxera doa.

Iupi! Iuju! Bidaia bat!

Ama eta aita etxean daude.

Ama ilea orrazten ari da.

Aita bazkaria prestatzen ari da.

Baina, zer gertatzen da?

Nora joango zara?

Norekin joango zara?

Nola joango zara?

Kizkurri Katulandiara joateko bidaia bat tokatu zaio.

Hori da arrazoia

Horregatik dago pozik Kizkur.

Bidaia hiru lagunentzat da eta hegazkinez egingo dute.

Asteburu bat pasatzera joango dira.